|
Hondarribia marinel
kutsuko hiria da. Euskal kostaldean leku ezin hobea
dauka hartuta, lore koloretsuz eta zaindutako landarez
inguraturik. Hirigune historiko eta harresidunak, barrutian,
etxe tipikoak, jauregiak eta Carlos V.aren gaztelua
gordetzen ditu, besteak beste. Turismo bizia, kultura
eta atsedenaldia nahi dituen ibiltariarentzat egokia
da. Txingudi badiari irekita dago. Hor batzen ditu Bidasoa
ibaiak, Nafarroako Baztan haranean sortzen den ibaiak,
Hondarribia, Hendaia eta Irun hiriak elkarrekin.
|